XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hogeita hamalau haien tartean ziren beti amenka ibiltzen diren hamabi kazetari, telebistaz fitsik jakin gabe agintzera etorri diren zortzi mandatari, memoriarik gabe geratu diren sei lagun zahar eta hiru produktore, dirua nahi duten lekura bideratzen diharduten apareju arraioak.

Hala ere, higuinik gehien, zuzendari batek ematen omen dit, hain juxtu kakalardo izateko jaio, eta aberastu berrien antzera pinpilinpaustuta jokatzen duen batek.

Bera bakarrik nahikoa omen da nire zelula guztiak dantzan jartzeko.

Erabateko fedea hartu nion Maiztegiri halako egia borobilak entzundakoan.

Hark badaki ederki nire berri, alajaineta.

Inor gutxik bezala asmatu du berak bete-betean.

Ondorengo erabakia ere argia eduki zuen Maiztegik.

Konponbide bakarra daukak, Nikolas, lan hori lagatzea. Nire aburuz, ez zagok beste irtenbiderik, jaurti zidan, gaur egunean lana aurkitzea eztul egitea bezain erraza bailitzan.